AGIPADen izaera aitzindariak eta zerbitzu publikoko bokazioak ahalbidetu dute, hasiera hasieratik, hainbat erakunde publikoen babesa izatea (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa Foru Aldundia, Udalak…) baita erakunde pribatuena. Horrela ba, eskaintzen dituen zerbitzuak, programen bidez, erakunde desberdinekin hitzartuta daude eta zerbitzu publikoko bokazioa dute sare soziosanitario komunitarioan barne dagoelarik. Honek esan nahi du, erakundeek finantzatzen dituztela AGIPADeko programek, Elkartea drogamendendekotasunen arloan zenbait zerbitzu biztanleri guztiari eskaintzen dizkion heinean, bakarrik edo modu osagarrian kasuen arabera.

Horrela, beharrezkoa jotzen denotan, lehen arretako profesionalek, osasun mentaleko zentroek etab. AGIPADera bideratzen dituzte guk eskainitako programaren batean kokatuak izan daitezkeen kasuak eta era berean, egokitzat jotzen bada, AGIPADek ere erabiltzaileek beste zerbitzu et sare komunitarioko baliabideetara bideratzen ditu.

Azken finean, erabateko koordinazioan lan egiten da baliabide hauekin. Hala ere, edozein pertsona bertaratu daiteke AGIPADera informazioa bila edo banakako asistentzia eskatzen.

Egitura profesional zabal honek (egun, 40 profesionaletik gora), sare komunitarioaren barnean dagoena, AGIPADeko izaera asoziatiboarekin bat egiten du, gobenuko organo nagusiak izanik Bazkideen Asanblada, hauek hautatutako Gobernu Batzordea eta Presidentea, gaur egun Fernando Ibarreta Fanlok du kargu hau.

IKERKETA ETA PREBENTZIOA

Ikerketa eta Prebentzio Zerbitzuak 1986. urtetik darama lanean drogamendekotasunen prebentzioan.

shadow

ASISTENTZIA ETA TRATAMENDUA

Pertsonen eta familiak artatu eta tratatzen ditugu, programa desberdinen bidez, Tratamendu Anbulatoriotik komunitateko Zerbitzuetara.

Ezagutu Zerbitzua
shadow