"Lagunekin baratzean" Programa

“Lagunekin Baratzean” aurkeztu nahi dizuegu, 5 eta 10 urte bitarteko eskola-umeei zuzendutako prestakuntza integralan lagunduko duen material didaktikoa: Osasun Hezkuntza – Drogamenpekotasunen Prebentzioa, Koheziketa eta Giza Eskubidetan oinarritutako eta Bakerako Hezkuntza.

“Lagunekin Baratzean” materialak, bere garapenean, eskola-elkarte osoaren inplikazioa bilatzen du: irakasleria, ikasleria eta familiak. Frank Shaw eta Catherine Szabok landu zuten 1976. urtean Kanadako Gobernuko Osasun eta Gizarte Ongizateko Sailaren agindupean. Gure inguruneari egokitu ondoren, 1994-95 ikasturtetik Autonomi Erkidego desberdinetan erabiltzen da (Euskal Herria, Nafarroa, Madril, Murtzia, Kanariak..).

Liburu nagusiaren baliorik garrantzitsuena, 18 istorio laburren bidez, adin hauetako neska-mutilen ohizko sentimenduak aztertzen dituela da: beldurrak, burlak, gezurrak, azpijokoak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritziak eta diskriminazioa, desberdintasun fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa eta arazoen konponbide “magikoak”.

Proposatzen dugun metodologia pedagogia aktiboa da, gaitasun pertsonalak garatuz eta ikasleek beraien ikaskuntzaren subjektu aktibo bihurtuz.

“Lagunekin Baratzean” EDDRA Sisteman (kalitatezko irizpide multzoak biltzen dituzten programa europarren erregistrorako sistema) sartu zen prozesuaren eta emaitzen ebaluazioak aztertu ondoren, hauek programaren eraginkortasuna baieztatu zuten, ikasleriaren osasun ohituretan eta garapen psikoafektibo eta sozialetan aldaketak nabaritu ondoren. Aldi berean, “Lagunekin Baratzean” Hezkuntzako Lege Organikoaren bat dator.

Euskarri didaktikoak

Hezitzaileentzako Gidaliburua
Gurasoentzako Gidaliburua
Liburuxka informatiboa