Ikerketa eta prebentzioa

Ikerketa eta Prebentzio Zerbitzua psikologia eta pedagogiako profesionalek osatzen dute eta 1986. urtetik drogamendekotasunen prebentziorako lan egiten du.

Gure eginkizunak dira:
– Drogamendekotasunen fenomenoa ezagutzen lagundu.
– Drogen erabilera eta hauen arriskuei buruz baloreak eta oinarrizko informazioak helarazi.
– Prebentzioko jardueretan komunitate guztiaren inplikazioa erraztu.

Metodologia

Jarduera informatiboak, formaziozkoak eta aholkularitzakoak gure lanaren ardatz dira, sentsibilizazio eta informazioa saioak, prestakuntza mintegiak, tailerrak eta babes teknikoa programen diseinu eta garapenean.

Gure lanaren beste funtzesko alderdia da, baliabide didaktikoen bilketa, egokitzapena eta lanketa.

Gure jarduera guztietan, eskaera jaso ondoren, aztertu egiten dugu eta laguntza eskatu digun taldearen, kolektiboaren, ikastetxe edo herriaren beharrei erantzuten diegu.

Prebentzio eskolarra

Ikastetxe eta ikaslei zuzendutako material propioak ditugu, “Lagunekin Baratzean” programa da eta milaka ikasletara hurbiltzen gara urtero programa hezitzaile honen bidez.

PREBENTZIO ESKOLARRA IKUSI