Familiako Partehartzea: Familiei babesa eta orientazioa

Familien Partehartzeko taldea 1986. urtetik hona lanean draman AGIPADeko zerbitzua da. Familiako Terapian eta mendekotasunen arloan espezialistak diren hiru profesionalek osatzen dute eta familiei eta pertsonei aholkua ematen esperientzia zabala dute.

Gure lanaren oinarria Agipadera bertaratzen diren familiei babesa, informazioa eta orientazioa eskaintzea da. Horrela, menpekotasuna duten pertsonarekin hobeto moldatzen ikasteko laguntza eskaintzen diegu familiei, senitarteko guztien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Familien Partehartzeko zerbitzutik familiei zuzendutako baliabide anitz eskaintzen ditugu, hiru esku-hartze arlotan zehaztu daitezkeenak:

Mendekotasuna motaren bat duten pertsonei edo drogak kontsumitzen dituzten, edo susmoa dagoenean, seme-alabaren bat edo hurbilekoa duten familiei, nola bideratu jakin nahi dutenei erabaki hoberenak hartzen jakin dezaten.

Babesa, orientazioa eta gaitasunen trebezien taldetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu senitartekoentzat. Familien beharretarako egokitzen diren talde mota desberdinak ditugu.
– Tratamenduan dauden pertsonen familiakoak/bikoteak.
– Seme-alaba nerabeak dituzten familiak.
– Tratamendurik nahi ez duten pertsonen familiak.
– Tratamenduan dauden amak edo aitak edo gizarte kalteberatasun egoeran daudenan eta gurasotasun gaitasunak hobetu nahi dituztenak.

Alderdi desberdinei buruz ezaguera eta ulermen hobea eskuratzea da helburua: komunikazioaren eta familiako erlazioen hobekuntza, emozioen maneiua, menpekotasunaren ezaugarriak, berrerortzeen prebentzioa, drogen kontsumoen aurrean posizionamendua etab.

Eventos en febrero 2019

lunes martes miércoles jueves viernes sábado domingo
28 enero, 2019 29 enero, 2019 30 enero, 2019 31 enero, 2019 1 febrero, 2019 2 febrero, 2019 3 febrero, 2019
4 febrero, 2019 5 febrero, 2019 6 febrero, 2019 7 febrero, 2019 8 febrero, 2019 9 febrero, 2019 10 febrero, 2019
11 febrero, 2019 12 febrero, 2019 13 febrero, 2019 14 febrero, 2019 15 febrero, 2019 16 febrero, 2019 17 febrero, 2019
18 febrero, 2019 19 febrero, 2019 20 febrero, 2019 21 febrero, 2019 22 febrero, 2019 23 febrero, 2019 24 febrero, 2019
25 febrero, 2019 26 febrero, 2019 27 febrero, 2019 28 febrero, 2019 1 marzo, 2019 2 marzo, 2019 3 marzo, 2019
Intervencion

LIBURUXKA INFORMATIBOAK