Beste espetxeak

Beste espetxeetatik iristen diren tratamendu eskaeren arreta. Espetxean dauden pertsonen, AGIPADen tratamendua egitea eskatzen dute, askatasuna lortzen dutenean.

Sarrera

  • Espetxean dauden pertsonak:
  • Espetxean EZ zaie artatzen.
  • AGIPADekin harremanetan jartzeko: Espetxeratuak Agipadera gutuna igorriko du posta arruntaz.
  • Senitartekoak eta bestelakoak
  • Amarako bulegoetan artatzen zaie
  • AGIPADekin harremanetan jartzeko: telefonoz.

Irizpideak eta metodologia

– Beste espetxeetatik iristen diren gutunen erantzuna eta ARRETA. Bertan adierazi behar dute:

  • AGIPADen egin nahi duten tratamendu mota:
  • Komunitate Terapeutikoa egoitza erregimenean (3. gradua, 182 art.)
  • Tratamendu Anbulatorioa anbulatorio erregimenean (3. gradua, 182 art.)
  • Espetxeko Toxikomanien Tratamendurako Taldeak balorazio positiboko txostena landu behar du (tratamenduko txostenak, analitikak…).
  • Tratamenduak irauten duen bitartean, ardura hartuko duten pertsonak eta kolaboratzaileak tratamenduan (Komunitate Terapeutikorako eskaera egiten bada bakarrik).

BALORAZIOA, eskaeraren balorazioa eta erantzuna posta arruntaz.

ORIENTAZIOA, aholkularitza eta babesa profesional deribatzaileei, senitartekoei eta pertsonei orokorrean, gure elkarteak eskaintzen dituen tratamendu/ zerbitzuei buruzkoak.