Presnetación_Balance-Agipad

Alkoholik Gabeko Munduko Egunean, kontsumoaren gorakada nabarmentzen du AGIPADek, adikzioengatik tratamendua jasotzen dutenen artean.

Bihar, osteguna, urtero bezala azaroak 15ean, “Alkoholik gabeko Munduko Eguna ospatzen da”. Egun berezi honetan substantzia eta Gipuzkoan egiten den kontsumoaren aurrean hausnarketa egin nahi du AGIPADek. Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartean alkoholaren adikzioa dutenen tratamenduen igoera egiaztatzen dugu, gure urteko txostenean artatzen ditugun pertsonen datuak adierazten dutenez.

Urte honetan, orain arte, alkoholaren adikzioarengatik tratamendua jasotzen dutenen emakumeen kopuruak %30eko gorakada egin du, iazko datuekin konparatuz. Artatuak diren gizonezkoen kopurua berriz, iazko zenbakietan mantentzen da.

Droga motak aztertuz, alkohola hirugarren postuan dago. Kokaina eta kanabisak bakarrik gainditzen dute, azken honek gainera gorakada esanguratsua egin du bai gizonezkoetan bai emakumetan.

Kontsumoaren adinean berriz bi sexuak paretsu daude, 40 urtetik gainean kokatzen da portzentai altuena, gizonezko eta emakumetan, eta 15 urte baino gehiago daramatzate substantzia kontsumitzen.

Guztizko zenbatekoetan, alkoholaren kontsumoa ohargarriki areagotu da 18 eta 22 urte bitarteko gazteetan, hala ere, kontsumoaren hasierako adina geratuta dago, duela bost urte baino gehiagotik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako programa espezifikoa

AGIPADek urte asko darama, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker, tratamendu zerbitzua eskaintzen, modu anbulatorioan gizarteratze psikosoziala lortzeko, ohiko inguruan egiten dena.

Zerbitzu honek era askotariko biztanleriaren eskaeretara egokitzen den arreta psikoterapeuta eskaintzen du, adinaren arabera, bizi estiloak…tratamendu biopsikosozialekin eta era askotako esku-hartzeekin erantzuten die alkoholaren kontsumoak dakartzan arazoei, kontsumo arazotsuak eta mendekotasuna.

Zerbitzu honen helburua alkoholaren kontsumoari lotzen zaizkion arazoak dituzten pertsonei arreta psikosoziala eskaintzea da, psikoterapia pertsonalizatuak eskainiz abstinentzia edo arrisku gutxiago duten kontsumoak egiteko, bizi estiloak hobetzeko, bizi-kalitatea eta gizarte-familiarteko erlaziozko prozesu onak lortzeko, elkarrekiko egokiera bilakatzeko.

Alkoholaren kontsumo arazotsua egiten duten pertsonak: nerabeak, helduak…baita inguruko pertsonak ere, senitartekoak edo hurbileko pertsonak eta hainbat arrazoiengatik hauekin harremana duten profesionalek ere, guztiek dute lekua gure zerbitzu honetan.